top of page

Lehenengo mugak

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 24 mar 2019
  • 1 Min. de lectura

Lehenengo momentuan ideia ikaragarri bat iruditzen zitzaigun ideia, pixkanaka-pixkanaka moldatuz eta egokituz joan behar izan du. Honek ez du esan nahi txarra denik, baizik eta horrelako ekintzak aurrera eraman baino lehen pentsa behar dugula gauza askotan, batez ere auzoaren egoeran.

Egia da Heziketa Sexuala, gaur egungo gizarteak duen egiteke ikasgai bat dela, baina horretarako kontuan hartu behar dira nola erlijio eta kultura bakoitza sexualitatearekiko oso ikuspuntu desberdinak dituela. Eta ez bakarrik etorri berriei begira: Iratxerekin hitz egin genuenean, berak aurrera eraman nahi izan zuten sexu ikastaro batzuk, Gasteizko hainbat eskola atzera bota zuen, elizak esandakoa.

Horrek beldurtu gintuen, eta sexu hezkuntzatik, hezkidetzara moldatuz behar izan genuen. Azkenean, edozein adineko pertsona gehienek haien sexualitatea adierazteko arazoak dituzte, tabuz gainezka bizi dira eta gaur egun oraindik gure berdinen artean ez gara askotan kapaza sentitzen gai honen inguruan hitz egiteko.

Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page