
HAURTZARO

Haurtzaro, Alde Zaharrean dagoen Haur Hezkuntzako eskola publiko bat da.
Bi solairuko eraikina hartzen duen eskola, 0, 1 eta 2 urte arteko umeei lekua eskaintzen die; sukaldea eta jangela ditu. Barruko jolastokia eta kanpoko patio bat ere baditu.
Ikastetxeko langileak hamaika hezitzaile dira, eta horrez gain, arduraduna, eskola sukaldaria eta garbiketako langileak osatzen dute pertsonala.
B eta D ereduak eskaintzen dituzte. Irakasleak Euskal Herrikoak dira eta umeak Gasteizen jaiotakoak. Gurasoak, aldiz, leku askotakoak dira ( Alemania, Kolonbia, Burkina Faso, Senegal, Ekuador, Peru, Mexiko, Euskal Herria. )
Hainbat zerbitzu eskaintzen dira; jantokia, siesta, goizeko zaintza, antzerkia, arte eta lanbide eskola eta gurasoentzako hitzaldiak prestatzen dira, haien formakuntza zabaltzeko.
Oso eskola txikia izan arren, beti berriztatze proiektuekin daude. Bere barnean aniztasun kultural handia ikus daiteke eta hori eskola hau definitzen duen ezaugarririk garrantzitsueneetarikoa da.
Haurtzaro Alde Zaharrean egoteak egiten du inguruko familiek bertara eramatea umeak.
Irakasle elkarrizketatuaren esanetan, eskola kulturartekoa da, hainbat kultura elkarbizitzen direlako bertan eta haien artean erlazioa dagoelako.
2008 an hasi ziren eskola honen hastapenak, eta gaur egun arte oztopoak gainditzen eta eskola pixkanaka handitzen ari dira. Hala ere, ez dute nahi asko handitzea, horrela ume bakoitzari bere osotasunean beharrak asetu ahal izateko.
​
​
​
​
​