top of page

RAMÓN BAJO

fotonoticia_20180721145751_640.jpg

 

Ramón Bajo Alde Zaharrean dagoen eskola publikoa da. Orain dela hainbat urte, estigmatizatua zegoen eskola izan arren, “konplikatu” etiketa hartzen zuena, gaur egun Gasteizko eskola txikia maitatua da. Bere barnean aniztasun kultural handia ikus daiteke eta hori eskola hau definitzen duen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa da. Euren ideariotik, hurrengo esaldia atera dugu: “Familia handia gara gu, hemen elkarrekin bizi gara errespetuz eta elkar maite dugu. Denok batera eraikitzen dugu eskola: senideok, umeok eta irakasleok.” Benetan esaldi hori biziki lantzen dute eta horregatik, eskolak, emaitza onak ditu.

 

Ramon Bajo, hain txikia izanda, lerro bakarreko eskola da, hots, maila bakoitzeko gela bat soilik du. Irakasleek lan pilaketa handiagoa izaten dute lerro bakarrekoa izanda, ezin baitute maila berbereko irakasleekin lan karga banatu, baina hain handia da haien inplikazioa non maitasun handiz egiten duten. Bestalde, eskola txikia izanda, horrek ikasle-ikasle, irakasle-irakasle edo irakasle-ikasle arteko harremanak bultzatzen dira. Normala da Haur Hezkuntzakoak Lehen Hezkuntzakoei bisitatzea edo Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoek, seigarren mailako aurkezpen bat ikustera joatea.

 

Historikoki, eskola honek hizkuntza eredu ezberdinak eskaini ditu, baina egun euskara da hizkuntza giltzarria. Txarok, Ramon Bajoko irakasleak, komentatu digu urtetan zehar hizkuntzaren inguruan aldaketak nabaritu dituela: “euskara maila asko hobetu egin da”. Ramon Bajo, hasiera batean A ereduko izan zen; ondoren, B eredura pasatu zen, eta azkenik duela  sei-zazpi urte D eredua izatea hautatu zuen. Horrek, euskararen sustapena handitu egin du eta irakasleetan ere islatzen da. “Orain dela sei urte oraindik ere gazteleraz hitz egiten zen hainbat klaustrotan, baina orain ez. Irakasle guztiak perfila daukate” esaten digu Txarok.

Horrez gain, Txarok D ereduaren lotzen du Ramon Bajok izan duen beste aldaketa bat: ume kopuruen igoera. Lehen Hezkuntzako seigarren mailan gutxi-gorabehera 8 ikasle; hortik behera 20 inguru ikus daitezke klaseetan. “Ume kopurua pila bat handitu da, baita umeen etorria ere. Gero eta ume gehiago daude auzo honetakoak direnak”.   

 

Zerbitzuei begira, ikastetxe honek hainbat eskaintzen ditu. Ohikoenak: jantokia eta liburutegia. “Goian” proiektua ere badago, auzoak egindakoa, non eskolaz kanpoko ekintzak egiten diren (margogintza, karate eta kapoira, besteak beste) umeek parte har dezaten; oso ekonomikoak dira eta proiektuaren xedea euskara eta umeen arteko harremanak bultzatzea da. Eskola barruan dagoen aniztasuna eskolatik kanpo ere izatea nahi dute. Horrez gain, “Bidelagun” ere badago, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duena. Dohaineko zerbitzu horrek akademikoki laguntza behar duten umeei laguntza ematen die; eguerdietan gauzatzen da, jantoki orduan.

Ikastetxeak umeen hezkuntza integrala oinarritzat hartzen du. Horregatik, bere eraikineko espazioak ondo antolatuta ditu. Haur Hezkuntzan espazio ireki eta askea dute; Lehen Hezkuntzan, korridore zabal eta joko estimulatzaileekin. Mugimendua txikientzako berebizikoa da. Gainera, kontuan izanda, aterpean dagoen patiorik ez dutela, maiz ikasleek eskola barruan geratu behar dira atseden orduan. Hortaz, ezinbestekoa da espazio horiek ondo kudeatzea umeek aske jolas daitezen eta euren betebeharrengandik deskonektatzeko. Etxeko zapatilak ekartzeko aukera ere badute, korridoreetan zehar jolasten direnean etxean bezala sentitzeko. Aipatu beharra dago hiriaren erdigunean izanda, naturarengandik urrun dagoela eta umeek ez daukatela aukera handirik natura sentitzeko; hala ere, Ramón Bajo ondoan dagoen parkea erabiltzen du eguraldi onda dagoenean eta gainera, baratze bat hasi du bere patioan. Argi dago baliabide eskasak izan arren, primeran aprobetxatzen dutela daukaten guztia.  

Eskola eta auzo honek daukaten alde positiboena inplikazioa dela esango genuke. Ramon Bajo beti proiektu berrietan murgilduta dago eta normala da bere ateak proposamenei ateak irekitze, guztiontzako eskola eraiki nahi dutelako. Eskolako gurasoek ere, Alde Zaharrean bizi direnez, euren auzoa berriztatzeko proiektuetan sartuak daude. Esaterako, “Haurren auzoa” proiektua, Alde Zaharreko parkeak berriztatzearen asmoa du, baita zonaldean dagoen trafikoa ekiditea umeak libre jolasteko ere. Aldaketa horiek gauzatzea ezinezkoa izango litzateke guraso taldearen inplikazioarekin ez bada.

Argi dago etengabe berriztatzen dagoen ikastetxea dela eskola txiki hau. Horregatik, kultur artekotasunaren inguruan Txarori galdetzean, duda gabe esan zigun etorkizunean kultur aniztasunetik, kultur artekotasunera pasatzeko asmoa dutela:

 

"Nahastearen asmoa dugu eta etorkizunean interkulturalitatea ikusiko dela uste dut.”

vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page