top of page

Miszelania

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 25 mar 2019
  • 1 Min. de lectura

Pintxo ipuinaren eguna baino lehen, zerrenda bat egin behar izan genuen ekintzaren egunean dena era egoki batean ateratzeko.

Lehendabizi, aretoa erabakita, kontuan izan genuen zein baliabide erraztu zezakeen honek. Cooper taberna hartuta, Gasteizko alde zaharrean kokatuta eta gure taldekide baten familia-enpresa, kontuan hartu genuen zer zeukaten bertan. Hasteko, Rakel musikaria denez, soinu ekipoa du: mikrofonoak, kableak, altabozak… Eta hau sorte handia izatea da, ekiporen bat alokatu behar izango bagenu, 200 eurotik gora aterako zela kalkulatu dugu.

Ipuinkontaketa aurrera eramateko, norberak bere etxean zituen tresnak eraman zuten proposatutako ekintza-koadernotxoa aurrera eramateko. Alde batetik, koadernotxoak prestatu ziren irakurritako ipuinak hartuz eta orri bat utziz marrazkiak edo adierazpenak egiteko. Hauek betetzeko materiala behar izan genuen (errotulkiak, margoak, boligrafoak…) eta honetarako, erosi beharrean etxean ditugun materialak eraman genituen.

Beste puntu garrantzitsua apainketaren kontua izan zen. Kontuan hartu behar da, ipuinkontaketa batean erosotasuna lortu behar dugula. Horretarako, alfonbra batzuk eraman genituen tabernara eta hauen gainean, 15 kuxin eraman genituen esparru eroso eta epela lortzeko. Honetaz gain, gabonetako argi zuri txikiar eraman genituen belekin batera.

Amaitzeko, aproposa ikusi genuen, haurrak klasetik ateratzen diren ordua izanez, arratsaldeko askaria hartzea. Honetarako, Junek gaileta beganoak prestatu zituen, alergeno gabekoak eta edozein erligioko pertsonek har dezten eta bestalde Rakelen ama patata tortila prestatu zuen.

Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page