top of page

Proiektuaren aukeraketa

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 24 mar 2019
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 25 mar 2019

Egunak aurrera joan dira, denbora gutxirekin gabiltzaren sentsazioa dugu eta hori gutxi ez bada ere, proiektuan konkretuki zer egin ez genekien.

Ulertzen dugu Hezkuntza Sexuala gizarteratzea ez dela erraza. Historikoki, sexualitatea tabu bilakatu dugu eta horren ondorioz sexualitateari atea irekitzea erronka handia da. Ikasitako ezagutzei aurre egitea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula; beraz, gure gaia primeran planteatuta egotea behar genuen.

Azkenean, hainbat tabu ikusita eta jendearen deserostasuna sentituta, amore eman behar izan dugu eta gure lehenengo ideia deuseztatu. Emaitza: Heziketa Sexualeko lehenengo eskailera-mailetara jaitsi gara; hezkidetzara, alegia.


Hortik joanda gure lehengo ideia umeek euren artean ipuinak kontatzea zen, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza batuz. Hala ere, ikastolak (RBk, horrek bakarrik bi etapak lotzen dituelako) modu horretan gogoko ez bazuen prest geunden guk ipuin-kontalariak izateko. Guzti hori antolatuta izanda eta hezkidetzak ate gehiago irekiko genizkigula pentsatuta — azken finean feminismoa asko hazi da —, ikastetxearekin harremanetan jarri ginen gure proiektua eskaintzeko. Ez genuen erantzunik jaso. Ulertzen dugu topera zeudela, baina hala ere horrek gure proiektua berriro konkretatzea ekarri zuen.

“Oraingoan bai!”. Hori izan da gure erreakzioa proiektu berezi honi itxura eman diogunean. Gure plan berria: pintxo-ipuin. Rakelen taberna erabilita, ipun-kontalariak bihurtuko gara eta kultura ezberdinak elkartzeko topagune bat sortuko dugu.

Oraindik gauza asko ditugu antolatzeko, baina pozik gaude izandako ideiarekin eta abiapuntua behin finkatua… bidea eginda!



Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page