top of page

Alde Zaharra berpizten

Kaixo, gu June, Rakel, Julia eta Ainhoa gara, magisteritzako laugarren mailako ikasleak. Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako irakasleak izango gara, eta aurten gure Kulturartekotasunaren minorrean, proiektu bat aurrera eraman dugu, Gasteizeko errealitatera pixka bat gehiago hurbiltzeko.

 

Gure proiektua Alde Zaharran egin dugu, eszenatoki hoberena iruditzen zitzaigun hainbat arrazoi direla eta. Oso auzo anitza iruditzen zaigu, bai kultur ezberdinengatik bai eskaintzen diren zerbitzuengatik. Eskolak, tabernak, gizarte etxeak, liburutegiak, elkarteak…

 

Proiektua aurrera eraman genuen Cooper Tabernan, gure taldekide baten taberna. Bertan, egun batean elkartu ginen eta Pintxo Ipuin bat antolatu genuen...

 

Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, gure Web orrialdean aurkituku duzu informazio guztia. Animatu !

Kaixo! Ezagutu nahi duzu gure hiria? 

Erakutsiko dizugu gure hirigune historikoa.

Vitoria_-_Canton_de_Santa_Ana,_mural_'Cu
6299355119_cd43c9f2ca_o.jpg
vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page