Emaitza
- Kat-Ladies Taldea
- 24 mar 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 25 mar 2019
Dena prest zegoen. Musika, apaingarriak, janaria, ipuinak eta, noski, gu!
Irrika handiz geunden gure proiektu txikia Alde Zaharreko auzokideei aurkezteko. Ez dago zalantzarik maitasun askoz prestatu genuela eta benetan ekimen honetan sinesten genuela, baina…
17:30ak pasata ziren eta ez zen inor gerturatzen. Ainhoa eta Ania, klasekide zoragarria, jendea gonbidatzera irten ziren kalera; harreman publiko baten ogibidea hartuta.
Azkenean, 18:00ak inguru, gure proiektua hasi genuen “La peluca de Luca” kontaketarekin, nahiz eta umerik ez egon. Zorionez, Ainhoa eta Aniaren harreman publiko jokabideari esker, bi ume hurbildu ziren: Lehen Hezkuntzako neskatxa bat eta bere neba, Haur Hezkuntzako mutila. Beraz, ipuinaren kontaketa berriro hasi genuen.
“La peluca de Luca”rekin hastea erabaki genuen, gure programazioan “Rubi” egon arren. Mexikoko bi emakume publikoan izanda, aproposa iruditu zitzaigun eurek ulertzen duten hizkuntza batekin hasiera ematea. Umeei “La peluca de Luca” asko gustatu zitzaien edo behintzat, hori nabaritu genuen euren aurkegietan. Gainera, gaileta beganoak gogoz jan zituzten koadernotxoan margotzen zuten bitartean. Denbora gutxian giro ederra sortu zen tabernan.
Ondoren, “Rubi” ipuina kontatu genuen, baina, esan bezala, Mexikoko bi pertsona egonda, aldiberean bi hizkuntzetan kontatzera animatu ginen; Rakelek euskaraz eta Juliak gaztelaniaz. Tamalez, ipuina amaitu bezain pronto umeak alde egin behar izan zuten eta ez zuten jarraian zetorren ekintza egin.
Ikusten denez, gure programazioa ez genuen antolatu bezala jarraitu; azken finean ume gabeziak oztopo handia izan zelako. Dena dela, umeen bien interesa ipuinak irakurtzen genituen bitartean, biziki poztu gintuen.
Laburbilduz, horrela gauzatu zen proiektua gutxi gorabehera:
18:00 → “La peluca de Luca” (gaztelaniaz)
18:10 → “La peluca de Luca” (gaztelaniaz) berriro.
18:20 → koadernotxoan ekintza.
18: 15 → “Rubi zuhurra” bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania)
18:25 → umeak alde egiten dute.

Comments