Esku hartzearen pausoak
- Kat-Ladies Taldea
- 24 mar 2019
- 2 Min. de lectura
Gure esku hartze zortzi pauso izango ditu:
1. Aurkezpena (5 minutu).
Dinamikari hasiera emango diogu gure burua aurkezten eta hurrengoko ordu eta erdian egingo duguna azaltzen.
2. Izenak zinta itsasgarrietan (5 minutu).
Ume bakoitzari zinta itsaskor zati bat emango diogu bere izena idatz dezaten eta ondoren euren arropan itsasteko. Guk ere berdina egingo dugu haiek gure izena erabil dezaten gu deitzeko.
3. Rubi + ekintza minialbumean (15 minutu).
Gutako bat “Rubi Zuhurra” ipuina irakurtzen hasiko da euskaraz eta bitartean beste batek minikoadernotxoak banaduko ditu. Behin istorioa bukatuta, umeei galdetuko zaie ea ipuina gustoko izan duten eta ondoren ekintza azalduko dugu: heldutan izan nahi duten ogibidea marraztea. Marrazkiak bukatu ostean, txikiek azaldu egingo dute zergatik lanbide hori aukeratu duten. Ipuina irakurtzeko sartu hemen: Rubi Zuhurra/ Rubi, la imprudente: euskaraz egokitua edo original en castellano.
4. La peluca de Luca + ekintza minialbumean (15 minutu).
Gutako batek “La peluca de Luca” liburua irakurtzen hasiko da, gaztelaniaz oingoan. Behin bukatuta galdetuko zaie ea ipuina gustuko izan duten, eta ondoren ekintza azalduko dugu: erabili nahi izango luketen ileordea diseinatu. Marrazkiak bukatuta, nahi duten umeek diseinatutako ileordeak erakutsi eta azaldu egingo digute zergatik horrela diseinatu dituzten. Ipuina irakurtzeko sartu hemen: La Peluca de Luca: original escaneado.

5. Atseden (5 minutu).
Atseden laburra egingo dugu tortilla pintxoak, fruta pintxoak eta gaileta beganoak jateko, baita ura edateko ere. Horrela, umeek elkar ezagutzeko aukera izango dute ere bai.
6. Poem/ olerkia + ekintza + ekintza minialbumean (15 minutu).
Ingelesean eta euskaraz olerki bat irakurriko dugula azalduko dugu. Kasu honetan, ekintza ezberdina izango da, umeek irakurketan parte hartu behar izango baitute: entzuten duten esaldi bakoitzeko eskua altxatu beharko dute (esaldiarekin ados badaude) edo behean mantendu (ados ez badaude). Eskua altxatu duen norbaiti zergatik esaldiarekin ados dagoen azaltzeko eskatuko zaio. Behin olerkia bukatuta minikoadernotxoan egin beharreko jarduera azalduko zaie: gehien gustatu zaizkiek esaldia edo ideia idaztea eta horrekin batera burura etortzen zaiena marraztea (idatzi dezaketenak, idatzi dezakete ere bai). Olerkia irakurtzeko sartu hemen: Poem-Olerkia: original English, adapted English edo euskaraz egokitua.
7. Elmer + murala (20 minutu).
“Elmer” ipuina euskaraz irakurriko dugu. Irakurketa ondoren gauzatuko dugun ekintza pausu hauek jarraituko ditu: minikoadernotxoaren barruan Elmer elefantearen kolore gabeko orri bat aurkituko dute; nahi duten bezala margotuko dituzte eta bukatzeko mural batean jarriko ditugu denak elefante guztiak ikusgai egon daitezen. Ipuina irakurtzeko sartu hemen: Elmer elefantea: euskaraz edo en castellano.
8. Esker-emate (10 minutu).
Tortilla pintxoak, frutazko pintxoak, gailetak eta ura eskaini dizkiegu berriro. Ea jarduera gustatu zaien galdetuko diegu eta eskerrak ematen bukatuko dugu parte hartze eta arreta jartzeagatik.
Comments