Hausnarketa
- Kat-Ladies Taldea
- 24 mar 2019
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 26 mar 2019
Behin Pintxo-Ipuinaren ekitaldia bukatu, bakoitzak sentzazio oso desberdin batekin aurkitu da. Horrek ez du esan nahi txarra denik bat ere, horrek esan nahi du, gizakiak garela, eta norbera bere sentimenduak adierazi dezakeela era guztiz desberdin batean.
Talde bezala, uste dugu gure inplikazioa ona izan dela; bakoitzak bere eginkizun eta betebeharrak izan ditu proiektuaren barruan eta kantitate/kalitate aldetik pozik gaude.
Partaidetza oso garrantzitsua izan da Pintxo-Ipuina aurrera eramateko. Ezineskoa izango litzateke hain denbora laburrean egindako guztia batek bakarrik egintea. Dena dela, tentsioak eta haserreak egon dira jakinda denbora aldetik ez geudela oso ondo. Beraz, denboraren kudeaketa dinamikak antolatzeko orduan konfrontazioak saihestuko lituzke eta etorkizunean gogoan izan beharreko aspektua da.

Denboraren kudeaketa gure talkarik handiena izan da berriz ere; kurtsoan zehar egin beharreko lanetan, talde hausnaketetan eta aurkezpenetan, denboraz gainezka egon gara azkenean taldekide bakoitzak unibertsitatetik kanpo egoera desberdina duelako eta, lana dela eta, ikustarazi da norberaren konpromesua.
Hala ere, proiektuari dagokionez, nahiz eta ikuspegi positibo edo negatiboak izan, denok uste dugu arratsalde espezial eta bitxia izan zela (zentsu onean), benetan bihotzak piztu zizkiguna. Hortaz, lan honetan zehar bizitako oztopo edo eragozpenak ahaztuta geratzen dira sentsazio polit hori dela eta.
Errepikatuko genuke horrelako esperientzia? Bai, noski. Errutina moduko zerbait izatea ez liguke inporta denbora gehiago izango bagenu, baina ez da orain momentua. Etorkizuna idatzita ez dagoenez, eta irakasleak izango garen einean, polita izango litzateke gure ikasleekin horrelako proiektuak aurrera eramatea eta gure eskola edo auzoaren inplikazioa eta kulturen arteko harremanak sustatzea.
Azkenik, esan behar dugu proiektu honen bidez asko ikasi dugula, bai pertsonalki bai akademikoki. Akademikoki ezagutako aspektuak praktikara eramaten ez direnean, ahazteko aukera handia dago. Pintxo-Ipuinen bidez ikasi dugu zenbat lan dagoen proiektu txiki bat eramateko eta nola antolakuntza behar den gauzatzeko.
Post honekin gure proiektuari amaiera ematen diogu. Etorkizunean ziur gaude horrelakoak antolatzera animatuko garela benetan esperientzia ederra izan baita.
Comments