top of page

Iratxe, gure gida sexualitatearen munduan.

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 28 sept 2018
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 26 mar 2019


Psicologa, sexologa eta hezitzailea. Iratxe Heziketa Sexualaren egungo egoera ulertzen lagundu digu kultur artekotasunaren bitartez.



Iratxe Gil, 32 urteko sexologoa eta gasteiztarra da. Psikologia Donostiako EHUko fakultatean ikasi eta gero, Granadan Sexologia postgradua egin zuen. Nerabezarotik, bazekien zein bide hartu nahi zuen bere bizitzan. Gaur egun “desprincesamiento” tailerrak, eta beste hainbat tailer daramatza aurrera Gasteizen. 2017 urtean bere anaiarekin “Porno Eskola” proiektua burutu zuen ere eskoletan, sexu hezkuntzaren zer ikusia zuen edukiak zabalduta. Zoritzarrez, hainbat guraso elkarte atzera bota zuten proiektua eta Iratxe mehatxatu zuten.

Izaki bizidunok, izaki sexuatuak gara jaiotegunik, eta honek dio, gure bizitzaren hainbat etapatan, hainbat ezaguera landu beharko ditugu. Txikitan adibidez hizkera ez-sexista eta feminista erabiltzea komenigarria dela aipatzen digu Iratxek.

Gaur egun ez daukagu Hezkuntza Sexual aproposa eskoletan. Klaseetan ematen den materia oso residuala eta superfiziala dela dio gure adituak: Kondoi bat jartzera irakasten digute, baina ez digute azaltzen nola negoziatu; hau da: lotura itsaskor bat ematen digute jostura lotura bat eman beharrean.

Errespeturik ez dago, ez da sustatzen. Azkenean, gizarteak sexualitatea ez du balore bezala kontuan hartzen. Iratxek azpimarratzen du ez badugula hezkuntza emozionala ekuazio bat egitea bezain garrantzitsua, ezingo dela gehiegi aurreratu. Honetarako ko-ikasketak lantzea klasean bultzatzen gaitu, curriculumean ikusi den bezala oso informazio gutxi bait dagoelako. Adituak dio irakasleok gakoa daukagula. Nahiz eta curriculum bat izan, irakasle guztiok askatasuna daukagu klasean curriculumetik at dauden gaiak jorratzea.

Zailatu behar gara, irakasle bezala, diskurtso patriarkalak alde batera utzi behar ditugu eta hizkuntza inklusiboa erabili behar dugu, azkenean oinarri ona daukagu, baina askotan eroso sentitzen garenez era bateko klaseak emanez, ez gara gure confort areatik ez gara ateratzen, batez ere irakasle zaharrek.

Sexualitatea zerbait unibertsala eta kulturala da, eta kulturala delako, desberdintasunak izango ditugu.

Adibide bat Iratxeri eskatzerakoan, bere “Talleres de desprincesamiento”ri buruz hitz egin zigun. Tailer hauetan, amodio erromantikoaren mitoak eta genero indarkeriari buruz hitz egiten du baina Disney ko printzesetaz baliatuz. Kultura guztietan printze eta printzesaren mitoa daukagu, printzeak, printzesa salbatu behar du eta Iratxek egiten duena da, haurrei begiaraztea ez dela beti horrela izan behar. Behin, neska talde bat joan zen, eta Nigeriako nerabeak ziren. Okzidental pentsatzen dugun zerozer, mundu guztiatik hedatuta dagoela konprobatu zuen. Mutikorik ez ziren joan, askotan ematen duelako horrelako egoerak emakumeen kudeatu behar ditugula, baina gizki guztiek ikasi behar dugu honetatik, batez ere gizonezkoek.

Galdetzerakoan noiz hasi behar dugu irakasleok heziketa sexuala lantzen, Iratxek argi eta garbi aipatu zigun Haur-Hezkuntzatik hasi behar dugula lantzen, era honetan hizkera eta ekintzez feminismoa normalizatu eta barneratuko dute. Gehienetan ikusten den bezala, mutilek dire txantxak egiten dituztenak eta neskek isiltzen direnak. “Matxismoan sartuta gaude” - dio Iratxek - “bai gure kulturan, eta bai gehiengoan”.

Transkripzioa irakurri nahi baduzu sartu hemen. Nahi baduzu elkarrizketa entzun, sartu hemen.

Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page