Prestaketa
- Kat-Ladies Taldea
- 24 mar 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 25 mar 2019

Gure proiektua aurrera eramatekoa ezinbestekoa egiten zaigu dena ondo antolatuta izatea. Horregatik Pintxo-Ipuin honela planteatu dugu:
Aurkezpena.
Izenak jarri umeei zinta itsasgarrietan.
“Rubi” liburua + ekintza minialbumean.
“La peluca de Luca” liburua + ekintza minialbumean.
Atsedena.
Poem/ olerkia + ekintza + ekintza minialbumean.
"Elmer elefantea” liburua + murala.
Esker-ematea.
Ikusi bezala, liburuak hiru dira guztira, gehi olerki bat. Hala ere, jakinda gu guztira bost hizkuntza mintzatzen ditugula, liburuak eta olerkia hizkuntza ezberdinetan kontatzea erabaki dugu; horrela:
Hizkuntzak, hiru erabiliko ditugu.
Euskara: “Rubi” eta “Elmer elefantea”.
Gaztelania: “La peluca de Luca”.
Ingelesa: Olerkia.
Dena kontrolpean dugula badirudi ere, ez da horrela. Nahiz eta email bat sortu izan eta marketingean guri idaztea eskatu zenbat pertsona etorriko diren kalkulatzeko, momentuz ez dugu emailrik jaso. Hori dela eta, gutxi dakigu kantitateari buruz eta beharrezkoa egiten zaigu moldagarriak diren pausuak planeatzea.
Horrez gain, Pintxo-Ipuinen guk izango ditugun rolak erabaki ditugu bakoitzaren indargunean kontuan hartuta:
Rakel: “La peluca de Luca”ren ipuin-kontalaria.
Ainhoa: “Elmer elefantea”ren ipuin-kontalaria.
Julia: Olerkiaren ipuin-kontalaria.
June: kamara eta argazkilaria.
Comments