top of page

Proiektuaren Justifikazioa

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 24 mar 2019
  • 1 Min. de lectura

Zergatik Alde Zaharrean?

Alde Zaharra historikoki garrantzi handiko espazioa da, hori dela eta interesgarria iruditzen zaigu hirigune historikoan murgiltzea eta bere aldaera ikustatzea. Horrez gain, bi taldekide harreman zuzenak dituzte Alde Zaharrarekin: bata, hor bertan bizi da eta taberna bat du; bestea, praktikak Ramón Bajo ikastetxean gauzatu zituen eta harremanak ditu eskolarekin.


Zergatik Heziketa Sexuala?

Egun bizi dugun erronka handienetarikoa da. Sexualitatea oraindik ere tabutzat hartzen du gizarteak eta, tamalez, pornografia egungo heziketa sexuala bihurtu da. Balio inklusiboak apurtzen ari dira dominazio-sumizio jarrera sustatuta. Beharrezkoa da erronka honi aurre egitea Heziketa Sexual integrala bermatuz; hezkidetzatik, espliziturarte.


Zergatik Kulturartekotasuna?

Globalizazioak kultura aniztasuna sortu du gure hirian konturatu gabe. Hala ere, kulturen arteko harremanak ez dira ematen eta bazterketa gero eta handiagoa da. Gainera, muturreko eskuinaldeko pentsaerak gora egiten ari dira “bertokinen” kontrako gorroto diskurtsoarekin. Kulturartekotasuna arazo horri buelta emateko tresna ematen digu, hots, kulturen arteko harremanak bultzatzea; elkar ezagutzea, elkar errespetatzea eta elkarbizitza baketsua egitea.

Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page