Alde Zaharreko Elkarteak
- Kat-Ladies Taldea
- 25 mar 2019
- 1 Min. de lectura
-Gasteiz Txiki: Auzoko adin guztietako pertsonei zuzenduta dago eta helburu komunitario hezitzailea dauka. Komunitate zentzua eraikitzea eta inklusio eta bizikidetza egokia sustatzen du.
-Goian: 6 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Helburu komunitarioa dauka honek ere eta komunitate zentzuari zein inklusioari garrantzia handia ematen diote.
-Gizarterako: Araban prostituzioan aritzen edo aritu diren emakumeei zuzendua dago. Emakumeen zein bere familien bizi-kalitatea hobetzeko helburua dauka.
-Enfasis: LGTB kolektibora zuzenduta dago, eurei eta euren inguruko pertsonei harrera, informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen du erakunde honek.
-SOS Racismo: Eskubide berdintasunaren alde egiten du eta egitura parte hartzaile bat dauka. Erakunde honek, hiru helburu nagusirekin jarduten du: arrazakeria eta xenofobiaren aurka egin; aniztasunaren baloreei buruz kontzientziatzea berdintasunean oinarrituz; estereotipoekin amaitzea.
-ADSIS Fundazioa: Gizarte bazterketaren eta pobreziaren aurka egiteko sortu zen. Bere helburu nagusia elkartasunean oinarritutako gizarte bat eratzea da, pobrezia eta bazterketa pairatzen duten pertsonak lagunduz.
-Ai Laket!: Substantzia psikoaktiboekin bizitzen ikastearen aldeko elkarte bat da, bertan, erantzukizunez kontsumitzeko eta kontsumitzearen arriskuen inguruko proiektuetan lan egiten dute.
-Iniciativa marroquí : Immigranteak laguntzeko helburua duen elkartea da, non informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira eta haien eskubide zein betebeharrak zeintzuk diren jakinarazten dizkiete.
-Gasteiz On: Hiriko merkataritza sektorearen eta ekonomiaren mesederako lan egiten duen erakundea da. Bere helburu nagusia, Gasteizko merkataritza garatzea eta sustatzea da.
-Saregune: Saregune garapen komunitarioko zentroa da, teknologien erabilera askea eta doakoa sustatzen dute, auzoko eta hiriko gizartearen eta komunitatearen dinamizazioa lortzeko erremintak diren aldetik.
-Berakah Programa: Elizaren ikuspegitik jarduten duen erakunde honek, behartsuenei laguntza eman nahi die eta aberastasunen banaketa desegokiari kritika egiten dio.

Comments