SIDALAVA
- Kat-Ladies Taldea
- 25 mar 2019
- 1 Min. de lectura
Hiesaren Kontrako Batzordea 1987an sortutako elkarte bat da. Bere proiektuak HIESA/GIB-aren prebentzioan eta informazioan, hiesak jota dauden pertsonekin lan egitean oinarritzen dira.
Hau guztia kontuan hartuta, programa eta zerbitzu desberdinak garatu dituzte arlo honetako beharrei erantzuna emateko.
Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea profesionalak, boluntarioak eta afektatuak osaturik dago, asanbladaren bidez.
Nahitaezkoa da egitarau eraginkorrak eta zehatzak garatzea, besteak beste: gazteei zuzendutako argibideak, emakumeei zuzendutako kanpainak, biztanle guztiei bideratutako ekintzak eta arazoak dituzten taldeentzako programak.
Kartzelan dauden seropositiboen egoerak, tratamenduak sortutako arazoek eta diru zailtasunak dituzten afektatuen egoerak ezinbestekoa dute laguntza eta jarraipen iraunkorra.
Elkarteak bere ardurapean dituen zerbitzu publikoak, gizarte eta osasun zerbitzuetan barnean izanik, bere egunerakotasunean berrikuntza eta zabalkuntza xedeak ditu irizpide.

Kommentare