top of page

Hizkuntzak

  • Foto del escritor: Kat-Ladies Taldea
    Kat-Ladies Taldea
  • 25 mar 2019
  • 1 Min. de lectura

Garrantzitsua da gure auzoko, Alde Zaharra, hizkuntza-aniztasuna balioestea. Ikerketa egiten ari ginenean, konturatu ginen denda batzuen kartelak beste hizkuntzatan zeudela eta gizarte-etxeko liburuxkak hizkuntza koofizialetara ez zirela mugatu. Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta beste hizkuntza batzuetan informazioa aurkitu genuen.


Auzoko langileei eta biztanleei egindako elkarrizketetan, ikus dezakegu zein hizkuntzatan hitz egiten zuten beraien bezeroek edo zein hizkuntzatan hitz egin zuten haien auzokideek. Arabiera gehien aipatu diren hizkuntzetako bat izan zen, baina auzokideek ez zutela oso argi zein zen haien auzokideen jatorria. Auzokideek Ipar Afrikako herrialdeetako biztanleekin lotutako ezaugarri fisikoekin pertsonak arabieraz mintzatzen dutela esan zuten, nahiz eta ondo ez ezagutu. Orokortze honek gure atentzioa jaso zuen, bai bertakoek bai emigranteek ere egiten zutelako.


Proiektua abian jartzeko, gure asmoa zen komunitateko hizkuntza guztiak kontuan hartzea, baina konturatu ginen zein mugatu ginen bost hizkuntzatan soilik ezagutzeagatik (euskara, gaztelania, ingelesa, portugesa eta frantsesa). Hala ere, ahalegina egin dugu jarduerak entzuleen ezaugarrietara egokitzeko, adibidez, ipuinak hainbat hizkuntzatan bikoiztuz eta umeek ezagutzen dutenari garrantzia emanez.

Entradas recientes

Ver todo

Comments


vier-katten_edited.png
GURI BURUZ

Irakaskuntzako laugarren mailako ikasleak gara. Halaber, Pintxo-Ipuinen sortzaileak. Gure nahia gizarte inklusiboa sortzea da eta ekimen txiki honekin xedearengana hurbiltzeko pausu txiki bat ematen ari gara.  

 

bottom of page